XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lan ontan guzian, asiera-bidea gertakarietatik artzen saiatu naiz.

Apaizgintzari buruz atera ditudan ondorenak, erri jakin batean, apaiz jakiñetan, egoera eta persona jakiñetan pentsatzen jarrita atera ditut.

Lan guzian barna, nere baitan pertsona eta egoera jakinak nitularik jardun naiz.

Idazterakoan, egoera oiek ez aitatzea obea izango zalakoan, ixilik utzi ditut.

Ori dala-ta, asi, gaurko apaizen sentipenetatik astea iruditu zait onena; eta gero, lan ontako teori guzia, egotez orrela dagon egoera bati erantzuteko eraiki.

Baña beste batek egiñik daukan lan bera egiten ez jarduteko eta nik atal ontan agertu nai nukena Duquesne`k Les Prampecirc;tres liburuan oso egoki egiña daukan ezkero, alperrikakoa da Apaizen sentipena luzaro jardutea.

Lenengo atal ontako gaia obeto mamitu nai dunak, irakurri dezala liburu ori.

Alaere, labur laburki bederen, egoera ori zerbait agertu nai dut, teoritik teorira al dan gutxina ibilli gaitezen.

Orrezaz gañera, aunitz izango dira, noski, nik ematen dudan soluzionaren kontrarioak.

Eskubide osoa daukate beste soluziobideren bat asmatzeko edo orain arte bezela jarraitu nai izateko.

Dana dala, apaiz egoera eta arazo oni erantzun bat ematea eskatuko nieke nik olako oyei;.